Azkenean egia zen hauteskundeak hil ala bizikoak zirela, batzuentzat. UPNkoa izanik UPNkoa ematen ez zuen Nafarroako Gobernuko presidente txapeldun hark sortutako eta gidatutako alderdiak, CDNk, azken arnasa eman du 16 urteko ibilbidearen ostean, erakundeetan ordezkaritzarik gabe iraunbizitzerik ez daukala erabakita. Abertzaletasun instituzionalaren zatiketa handiaren ondorioz sortutako alderdiaren zatiketatik sortutako alderdiak, Hamaikabatek, gogoeta egingo duela jakinarazi du, baina hausnarketa horretatik nekez aterako du hilotza berpizteko moduko errezeta miragarririk.
Zaila izan ohi dute zatiketetatik sortutako alderdi berriek, tradizio handiagoko alderdien egituretatik kanpo hotz egiten baitu, edo gutxienez,fresko. Badira salbuespenak.Ez ahaztu UPN zatiketabatetik sortu zela: Adolfo Suarezen eta Jaime Ignacio delBurgoren UCDk trantsizioan EAJrekin eta abarrekin egindako hitzarmenekin haserre, Jesus Aizpunek eta bere sokakoek gobernu-alderdia utzi eta UPN sortu zuten 1979an. Konstituzioaren aurka zeuden orduan.
Desagertzearen eta alderdi hegemoniko bilakatzarenartean badago tarterik, dena den. Zatiketetatik sortuakdira, hain zuze ere, azkenhauteskundeetako ustekabe handieneko hiru osagaietatik bi: Eusko Alkartasuna eta Alternatiba. Ia gogoratu ere ez gara egiten, baina CarlosGaraikoetxearen gidaritzapean sortutako alderdia Gipuzkoako eta Donostiako lehen indarra izan zen 1987an eta 1991n, orain Bildu bezala. Ondo argaldu da denborarekin, eta inoiz baino iharrago iritsi da Bildura, Eusko Legebiltzarreanordezkari bakarra duela.Baina maiatzaren 22ko zenbakiek erakusten dute bideangaldutako botoemaileetako asko berreskuratu egindituztela apustu berriarekin. Argalago jaio zen Alternatiba, gutxiengoan irauten ohitua zegoen alderdiaren zati, baina Ezker Batuaren emaitzek iradokitzen dute boto multzo bat ekarri diotela Bilduri Matutek-eta ere.
Baina tamaina ez da beti garrantzitsuena. Mario Zubiagak gogoeta interesgarria egin du Berria-n (2011-05-29), bi adar horiek enbor nagusiari egin dioten ekarpenaz: «Argi izan beharko luke ezker abertzalearen muinak zein den lagun berrien edota aurki etordaitezkeenen ekarpenaberatsena: ez da boto kopuruen kontua, ez eta militantziaren tamaina ere, artikulazio hegemonikorako beharrezkoa den artekaritza baizik. Soberanismoaren etorkizuneko hedakuntzarako enborra bezainbeste, alboetako bi atezainen postuak dira erabakitzaileak: ezkerretik, Alternatibak eskain dezake ezkertiarrentzako sarbidea, eta, moderaziotik, berriz, jeltzaleei neurria hartuz, EAk. Horiek dira benetako herri-batasun berriaren giltzak, hori da balizko antolaketa eraberrituan galdu behar ez den altxorra».
«Aurki etor daitezkeen» horiek, jakina, Aralarrekoak dira. Tradizio handiagoko mugimenduaren egituretatik kanpo nolako hotza egiten duen ondo dakien beste zatiketa bat. Ez dituzte emaitza onak izan, ez behintzat Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta ezkerreko abertzaletasunean Bilduk erakutsitako nagusitasunaren testuinguruan nola jokatu pentsatzen hasiak dira dagoeneko, Bildurekin bat egiteko bideez eta formulez gogoetan akaso.
Bat egite posible horri buruz teorizatzen hasia da, adibidez, Francisco Letamendia Ortzi. Gara-n idatzi du (2011-05-31): «Ezker abertzalearen enbor nagusia berreraiki beharra dago; horretarako, Aralarren gaia konpondu behar da (...). Aralarrek Euskal Autonomia Erkidegoan emaitza kaskarrak izan dituela eta, operazio hori egin beharrik ez dagoela pentsatzen duenik izango da. Baina hegemonia ez da boto batuketa kontua, baizik eta entitateen arteko konbergentzia. Berreraikitze horretarako antolakuntza eredua gutxienekoa da; ajola duena prozesua da, eta batasun irudia».
Azkarregi, Letamendiakproposatutako bidetik doazela esateko. Baina errespetu giroa eta elkarlanerako asmoasumatu da, hauteskunde oste honetan, Bilduren etaAralarren artean. Eta ezlitzateke seinale txarra, baieztatuko balitz gobernu taldean sartzeko proposamena egin diola Bilduk Aralarri, bai Gipuzkoako Aldundian eta baita koalizioa lehen indarra izanik Aralarrek ordezkaritza duen udaletan ere.
Handik eta hemendik
Zatiketak eta biderketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu