Goiatz Labandibar.
MELE

Zenbat lo

2023ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Abuztuko azkeneko igandea da gaur eta zenbat lo kontatzen ariko dira haurrak dagoeneko. Zenbat lo ikasturtea hasteko. Batzuk lo horiek azkar batean pasa daitezen desiratzen egongo dira, beste batzuk lo horiek nola luzatu amesten, ordea. Denbora neurtzeko modu zirraragarria da zenbat lo.

Irakasleak ere lanean hasteko zenbat lo falta diren kontatzen ariko dira. Ziurrenik, gehienak lanera bueltatzearen galbana humanoarekin egingo dute atzerako kontaketa.

Irakasle humano horiek izango dira ikasturte berri batean Euskal Herriko adin guztietako ikasleen aurrean jarriko direnak.

Maiz, Hezkuntzaz aritzen gara. Maiuskulaz. Twitterren eta. Hitz eta iritzi absolutuz.

Txobinismo puntu batekin sarri: gurea onena, besteena kaka zaharra. Eta gehientsuenetan, ahaztuta hemen ez dela deus objektiboa, eta are gutxiago hezkuntza. Ez legeak, ez curriculumak, ez haiek aplikatzeko moduak eta ezta ikasgelaren ardura dutenak ere.

Zu eta ni bezalakoak dira. Edo benetan gaizki erortzen zaizun bizilagun hori bezalakoak ere bai. Gure fobia, filia, gabezia, indargune, zauri, orbain, poz eta minekin.

Batzuetan, egiteko ia jainkotiar bat egozten diegu Hezkuntzari eta irakasleei. Gizarte perfektu bat sortzeko egiteko jainkozkoa. Egiteko hori objektiboa balitz bezala eta gu geu ere ez gaudenean elkarren artean ados zein den nahi dugun gizarte perfektua... (Are, ken diezaiogun perfektua adjektiboa aurreko esaldiari: nahikoa egingo genuke nolako gizartea nahi dugun ados bageunde).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.