Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zuloan

2015eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Pobreziaren zuloan zegoen A., zuloan dago, ez dauka handik irteteko aukerarik, baldin ez bazaio miraririk fortunatzen; eta, mirari batekin ere, lanak. Egoera estrukturala da A.rena, egiturari dagokiona: harrapatuta dago, ez da zulotik irtengo.

B. ez zegoen zuloan, zuloan dago, baina fortuna pixka batekin laster irtengo da bertatik. Egoera koiunturala da B.rena, aldi bateko zorte txarra sufritzen ari da, baina ez du uste harrapatuta dagoenik, zulotik ateratzeko esperantza du.

┬źEgiturazkoa bihur daiteke koiunturazkoa den pobrezia┬╗ zioskun herenegun Miguel Laparra soziologo nafarrak berripaper honetan. Esaldia ez da, tamalez, hitz-joko bat, ez da poesia kontzeptual batetik hartutako pasartea, arrisku erreal baten abisu larria baizik. A taldekoak baino B taldeko pobre gehiago dago gure gizartean, baina proportzioa iraul liteke: krisiak eragindako hainbat jenderen pobrezia koiunturala egiturazkoa bihur daiteke, bertan min eginda zuloan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.