Zuzendariari

1918/11/11

Mosku.
2012ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Nire birraitona batek Aljerian zazpi urte eman zituen, soldadu. Beste batek bi urte eman zituen preso, prusiarrek atxilotuta. Hamalauko gerran Verdunen jasotako zauriengatik bizi osorako elbarri geratu zen aitona. Nire aitak bost urte eman zituen preso Alemanian.Nire lehengusuak Aljeriako gerlan 28 hilabete eman zituen.

Egun, gerlan jarraitzen du Frantziak: Afganistanen, Afrikan, Boli Kostan, Libian. Kontinente guztietan zenbat gerra egin ditu frantses estatuak? Zenbat gizon-emakume, seme-alaba hil ditu?

Bere burua hiltzera bidali zuen jeneralaren izena hainbeste maite zuen aitonak, bere semeari Filipe izena jarri ziola, Philipe Petain-en omenez. Herrietako plaza eta kaleei jarri zieten beteranoek beren borreroen izenak, haiek goraipatuz: Gallieni, Joffre Foch, Clemenceau...

Izugarria da estatuak egin duen sarraskitik doi-doi atera zen gizon batek estatu horri eta estatu horren banderari ohore ematen jarraitzea. Izugarria da biktimen oroigarriaren gainean erailearen bandera jartzea. Frantziako herri guztietan gertatzen da hori. Inork ezin du jakin biktimaren eta hiltzailearen artean zein den ezberdintasuna, biak gurtzen baitituzte. Meza beltz horien aurrean jende guztia zutik eta isilik egoten da. Nor ausartuko da ideologia ofiziala salatzen. Adimenik ez duelako, beldur delako, edo biak nahastuak direlako? Estatuaren ideologiak subkontzientean ezarritako erreflexuaren arabera bere pentsamoldea mugatu duen gizakia; hori da Ā«Homo- FrantsiskuzĀ». Estatuaren indarrak moldatutako gizaki tipo bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.