ZUZENDARIARI

46 besterik ez

Mailu Primo.
2023ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
La 1-ko lehen orduko saioa emakumeen futboleko albisteekin hasi denean irudi bat etorri zait gogora. 1977ko Azkoitira bidaiatu dut, lehen aldiz neskak eta mutilak eskola berean batera genbiltzan une hartara. Hamahiru eta hamalau urteko neskatxak eta mutikoak elkartzen ginen jolas orduan eta neskatxa batek bularrarekin menderatu zuen baloia gola sartu nahian. Isabel C. zen eta harritu egin ninduen, nire buruari «a ze mina!» esaten nion bitartean. Hiru gelakide eta lagunek jokatzen zuten mutilen artean futbolean: Isabel C., Dolo N. eta Amaia Z.k. Orduantxe galdera batek astindu nau : «Ez al dira urte gehitxo pasa harrezkero?». Eta berehala erantzuna: «Ba bai, 46 besterik ez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.