Zuzendariari

A ze parea!

Euskara irakaslea.
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzerrira joaten naizenean ez dut sekula esaten espainola naizenik. Orain arte basque naizela esan izan dut, hemendik aurrera basque eta navarre. Juaristi jauna Bilbon jaio zen, baina, espainiarra da, han eta hemen. Bost axola omen zaio euskara. Euskarak ez du hiltzen, baina, berak dioenez, euskaraz mintzo diren batzuek hil egiten dute. Arbuiatzen du euskararen izenean biolentzia erabili omen izana, baina, musukatzen ditu munduan espainiartasuna zabaltzeko genozida izan diren askoren obra. Savaterrek disfrutatu (bonba pasa) omen du urte luze hauetan guztietan ETAk norbait hil edo zauritu izan duenean. Lehendik ere banuen hamaika arrazoi ez naizela espainola esateko, orain, berriz, hamaika eta bi ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.