ZUZENDARIARI

Adikzioen kontrako planaren ilunak

2023ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Osakidetzak aurkeztu berri du Adikzioen Kontrako VIII. Plana. Bertan aipatzen dira substantzia legalak (alkohola, tabakoa) zein ilegalak (marihuana, kokaina). Haatik, ez da aipamenik egiten 60 urtetik gorako hiritarrek, urteak joan, urteak etorri, pairatzen duten izurriaz: psikofarmakoen gehiegikeriak. Izan ere, medikuek psikofarmako ugari errezetatzen dituzte: lo egiteko hipnotikoak (lorazepam, Orfidal izenez merkatuan ezagunagoa), lasaigarriak (antsiolitikoak), eta antidepresiboak ere bai, besteak beste. Osakidetzako arduradun gorenek ondotxo ezagutzen dituzte, eta medikuek are hobeto. Jakin ere badakite farmako horiek guztiek adikzioa —hots, menpekotasuna—sorrarazten dutela.

Claire Montcrieff psikiatra eta psikofarmakalogo britainiar ospetsuak urte asko daramatza psikofarmakoen ondorio adiktibo larriez ohartarazten. Baina datu erabakigarri bezain ukaezin hori isildu egiten da. Ez omen du garrantzirik hurrengo urteetan zahar horiek hil arte egunero horrelako medikazioa hartzen badute. Praktika txar (iatrogeniko) honek dituen ondorioak —menpekotasuna, adikzioa— ezkutatzen dira, eta ez da ezer egiten menpekotasun hori ekiditeko, nahiz eta tresnak eta baliabideak dauden, egon ere. Ziur aski, garesti ateratzen zaiolako Osakidetzari. Edo axolagabekeria nagusitu delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.