Zuzendariari

Alexandr Puxkin (1799-1837)

Mosku.
2013ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Errusiako poeta handienak hil aurretik bertso hauek idatzi zituen: «Niri buruzko esamesa handia ibiliko da Errusia osoan / Eta aipatuko nau herri bakoitzak bere hizkuntzan, eslaviarren biloba harroak, oraingoz basati dagoen finlandiarrak / tungusarrak eta estepeko adiskide kalmukiarrak / denbora luzean haien kuttun izango naiz / Sentimendu onak liraz iratzarri baititut / Nire mende ankerrean askatasuna goraipatzeagatik / Eroritakoaren alde erruki eskatzeagatik». Uste zuen hizkuntzen aniztasunak biderkatuko zuela bere arrakasta. Zoritxarrez, gaurko Errusiako Diputatuek beste iritzi bat daukate, indargabetu dutelako herrialdeko hizkuntzak derrigorrean irakastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.