ZUZENDARIARI

Alimaleko gezurrak agerian jarriz

2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Lucien Bonapartek (Bonaparte printzeak) euskalkiei buruzko lehenengo ganorazko mapa marraztu zuen. Gizon euskaltzale hori 1813an jaio zen eta 1891n hil zen. Bere lanen artean ditugu aipatuko ditudan bi:

1- Carte de sept provinces Basques. monstrans la delimitation actualle de L`euscara , ses divisions en dialects, sub-dialectes et varietes. 1863. urtean argitaratua.

2- Deux Cartes des sept provinces Basques. 1869. urtean argitaratu zuena arestian aipatu dugun beste lanean oinarrituta.

Sabino Arana 1865ean jaio zen Bilbon. Gizon horrek orduko abertzaletasunaren idearioa Bizkaya por su independencia argitaratu zuen 1892an.

Euskal Herria hitzaren lekukotasuna gutxienez (lehenago ziur asko ere) Leizarraga apaizaren hainbat idatzitan aurki dezakegu, XVI. mendean. Horra hor Joanes Leizarragak ABC edo Kristinoen instrukzionea liburuan idatzitako pasarte batzuk:

«HEUSKAL- HERRIAN GAZTETASUNAREN irakasteko kargua dutener (dutenei, euskara batuaz) eta goitiko guzier» (guziei).

I. «Leizarraga Beraiskoizkoak Iankoaren gratia desiratzen.

Berze natione guziek, zeinek bere lengoajean bezala, Heuskaldunak-ere berean duenzat, zertan irakurtzen ikas ahal dezan, eta nola Iankoa ezagutu eta zerbitzatu behar duen, nezesario estimatu ukan dut, ABC haur berze instruktionerekin heuskaraz ere iar ledin: ... ...».

Honekin guztiarekin zer ondorio atera ditzakegu?

Euskal Herria hitza (euskararen herria) erabiltzen zen gutxienez Leizarraga apaizaren garaitik(alegia XVI. mendetik ). Leizarraga apaiz honek Nafarroako Erresuman agintzen zuen Joana Albreteko-ari euskaratu zion biblia. Hori ez ezik, arestian erakutsi dizuedan pasarte batean Leizarragak hitz egiten digu «nationez», euskal nationez.

Beraz, hagitz garbi ikusten da ikastolek erabiltzen duten Euskal Herriko mapa Lucien Bonapartek erabiltzen zuen berdina dela, hain zuzen Sabino Aranak XIX. mendearen bukaeran abertzaletasunaren idearioa argitaratu baino lehen (Bizkayapor su independencia liburuan 1892. urtean). Izan ere, Carte de sept provinces Basques. monstrans la delimitation actualle de L`euscara , ses divisions en dialects, sub-dialectes et varietes argitaratu zuenean Bonapartek Sabino Arana oraindik jaio gabe zegoen. Deux Cartes des sept provinces Basques argitaratu zuenean, Sabino Aranak lau urte besterik ez zeuzkan.

Beraz, hezkuntza mailan Nafarroan liburu batean agertzen bada zazpi probintzien mapa, ez da euskal abertzaleek asmaturiko zerbait, ezta ikasleak doktrinatzeko mapa bat ere. Euskaltzale batek dagoeneko euskaldunen lurraldea adierazteko marrazten zen mapan euskalkien sailkapena margotu zuen.

Jakina den bezala, Navarra Suma koalizioko alderdiek behin baino gehiagotan gai hau gezur handiz zikindu dutenez, ez litzateke harritzekoa gutxien uste denean haien gezurrak berriro lau haizeetara botatzea, edota koalizio horren hainbat boto emailek. Une hori iristen denean, artikulu honen irakurlea animatuko nuke lehen aipatutako gezurti horiei gezur horiek agerian jartzera, ea lotsatzen diren behingoz hainbeste gezur esateaz.

Navarra Sumaren euskararen aurkako jokamoldeak Nafarroako berezkotasunaren kontra izaten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.