Getxoko bizilagunek gure desadostasuna adierazi nahi dugu idi-proba berriak egiteagatik. Atzo eta herenegun egin dira, Getxoko Andra Mari kiroldegian.
Ez da herrian halako ekintzarik antolatzen den lehen aldia: 2024an ere idi eta zaldi probak egin baitziren Getxon bertan. Ulertezina da 2025ean oraindik ere udal talde aurrerakoi batek animalien sufrimendua dakarten ikuskizunak baimentzea.
Badira euskal kulturako beste kirol batzuk, hala nola sokatira edo giza probak, animaliei inolako kalterik eragiten ez dietenak, eta tradizioa bizirik mantentzeko aukera ematen dutenak.
Getxoko Udalari eskatzen diogu aurrera egin dezala eta jarduera horiek udal jaietatik betiko kendu ditzala, animaliak errespetatzen dituzten ekintzekin ordezkatuz.
Krudeltasunik gabeko jaia guztiontzako jaia da.