ZUZENDARIARI
Aralar dolutan
Gaur, abuztuak 12, joan ahal izango da azkeneko aldiz Igaratzan urtero ospatzen den herri festara Eniriotik doan bidexka erabiliz, bere ibilbidean pista bat eraikitzea baimendu duela iragarri baitu aste honetan bertan Gipuzkoako Aldundiak. Pista berri horrek, antzina-antzinatik ezin konta ahala oinezkok Goierritik Igaratzara eta Aralarko San Migelera oinez joateko erabili duten bide eder hori suntsitzeaz gain, Lekunberri eta Ataun artean autoz ibiltzeko aukera zabalduko du Aralarko bihotzetik pasatuz. Eta, gainera, obra horrek haginak eta gorostiak bezalako espezie babestuak akabatuko ditu. Horrela eraikitzen du gure Aldundiak Gipuzkoaren etorkizuna?
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu