ZUZENDARIARI

Arartekoak Iruñeko udal berriari: pilota eskolak euskaraz ere bai

2023ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Iruñeko Udalak pilota eskolak antolatu ditu aurten Coworkids bidez. Iturraman, Sanduzelain eta Alde Zaharrean. Gaztelania hutsean izan zen eskaintza. Arartekoaren bulegoan kexa jarri genuen, eta Iruñeko Udalak erantzun du ez zela euskarazko talderik egin inork ez zuelako eskatu jarduera euskaraz egitea, baina Arartekoak egiaztatu du ez zela euskaraz egitea eskaini (Coworkids programako beste jarduera batzuetan bai, argi eta garbi adierazten zen gaztelaniazko eta euskarazko taldeak eginen zirela). Hala, Arartekoak honako hau iradoki zion Iruñeko Udalari, 2023ko ekainaren 29an: «Bai Coworkids programaren webgunean, bai egin daitezkeen informazio-liburuxketan, eta baita izena emateko telefonoan ere, jarduerak gaztelaniaz zein euskaraz egiteko aukera iragarri eta jakinarazi beharko litzateke».

2023ko uztailaren 5ean Iruñeko Udalak gomendioa onartu du. Cristina Ibarrola alkateak jasotzen duen lehenengo gomendioa da euskararen inguruan. Espero dezagun bere agintaldian horrelako gomendioak ez pilatzea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.