Lagun maiteari agur esatea zaila eta gogorra izaten da. Bizitzan, gizaki orok merezi duen begirunea eta duintasuna bermatzea, eta sufritzen ari direnen lekuan jartzea, gutxienekoa da halako uneetan.
Baina errealitatea bestelakoa da Azkoitiko krematorioan. 2026. urtean, gezurra badirudi ere, Azkoitia bezalako herri batean, bertako krematorioa egon daitekeen lekurik hotz eta duintasunik gabekoena da.
Azken agurra ematera bertaratzen zarenean, traste zaharrez betetako, zikina eta zaindu gabeko eraikin batekin topo egiten duzu. Gainera, bertan harrera egiten duen pertsonak, zigarroa ahoan, «amaitu duzue?» galdetzen du, bere lana lehenbailehen amaitzeko presarekin.
Sinestezina dirudi, baina egia da. Gure kexa publikoki eta legalki egingo dugu, mesedez, behar diren neurriak ahalik eta azkarren har daitezen, beste inork guk bizi izan dugun egoera hau bizi ez dezan.
Udal batek horren beharrezkoa den krematorio baten zerbitzu eskasa eta profesionaltasun falta ez ikustea ez da ohikoa. Gainera, jakinda aurretik ere kexa gehiago jaso direla eta kasuren batean udaltzaingoaren esku-hartzea ere egon dela. Noiz arte horrela?