ZUZENDARIARI

Ba al dago aterabiderik?

2023ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Egunetik egunera argiago daukat Nazio Batuak pentsatuta daudela hiritarrei sinetsarazteko badirela mekanismo eraginkorrak munduan liskarrak eragozteko, baina, errealitatea bestelakoa da, beren funtzionatzeko moduarekin liskarrak areagotzen uzten dutelako.

Pentsatzeko modu hori ez da nire irudimenaren emaitza, ez; oinarri sendoa du, XIX. mendetik aurrera gerrak kapital pribatuekin finantzatu baitira, eta, beraz,orduz geroztik negozio handiak dira.

Azken liskarrei erreparatzen badiegu, hau da, Saharari, Ukrainari edo Palestinari, konturatzen gara Nazio Batuak ez direla gai nazioarteko zuzenbidea irmo defendatzeko. Horiek horrela, gerra eragiteko teknika hurrengoa da: komunikabide handien oniritziarekin, aurrez aurre dauden aldeen harremanak hondatzen uzten dituzte, gehien sufritzen ari den pertsona-taldea lehertu arte. Horrek kontrako erasoa dakar, Gaza-Palestinan gertatu den bezala, azken urtean Israelgo armadak odol hotzean hildako gazte palestinarren kopurua 200 baino gehiago baitzen. Puntu honetan, zehaztu nahi dut orain arte aipatutako guztiak ez duela loturarik jakitearekin Israelek Hamas erakundearen erasoaren berri bazuen ala ez, edo aitzakia ezin hobea izan den Gazako zerrendan garbiketa etnikoa egiteko edo gai garrantzitsuren bat estaltzeko.

Beraz, galderak askotarikoak izan daitezke. Funtzionamendu oneko Nazio Batuak merezi al ditugu? Eta, beraz, hori horrela bada, zergatik funtzionatzen dute gaizki Nazio Batuek? Hasteko, esan behar dugu erakunde honetan bost herrialdek bakarrik dutela beto eskubidea Segurtasun Kontseiluan: Erresuma Batuak, Txinak, Errusiak, Estatu Batuek eta Frantziak. Beraz, argi dago Nazio Batuek egitura antidemokratikoa dutela. Gainera, bost herrialde horiek munduko arma fabrikatzailerik handienak dira. Azkenean, oso tristea da esatea, baina herrialde horiek Nazio Batuak erabiltzen dituzte beren arma-negozioak sendotzeko, eta azkenean bereninteresak pertsonen interesen gaineanjartzen dituzte. Uste dut gurpil zoro hau gelditzeko modu bakarra horretaz jabetzea dela, eta horretarako ezinbestekoa da herriak bere informazio-iturriak izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.