ZUZENDARIARI

Bagaudiakoei esker onez

Luis Agirrezabala.
2023ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain dela ez asko iritzi emaile batek, toki honetan Bagaudia taldekoek Ukrainaren alde idatzitako artikulu batez, nazka ematen ziola adierazi zuen. Hori arrazoitzeko datu eta gertakizun batzuk zerrendatzen zituen, errusiar muturreko nazionalismoaren kontakizunera moldatuak, jakina. Artikuluaren bukaeran, BERRIAk halakoen idatziak, agian, ez lituzkeela argitara eman behar zioen.

Nik, ordea, Bagaudiakoei eskerrak eman nahiko nizkieke, eta, hemendik aurrera ere, orain arteko bidea landu dezaten animatzen ditut.

Zoritxarrez, ez dira asko, aurrez fabrikaturiko eskema fosilduak alde batera utzita, gaur egungo Ukrainako errealitatean oinarriturik eta haren historia ezagututa, oraingo gerra honek iraganeko mendeetan ere baduelako jatorria, egoeraren azterketa zintzoa egitera ausartzen direnak.

Horregatik, zorionak Bagaudia taldekoei eta helburu berarekin egunkari honetan noizbehinka idazten duten guztiei.

Azkenik, desio bat: lehen Euskaldunon Egunkaria izan zen bezala, BERRIA, segi dadila izaten etorkizunean ere gure herriko hedabide anitz eta zabalena, inoren ahotsa isildu gabe, horrek norbaitengan nazka sortu dezakeen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.