Iazko ekitaldiaren berri zabaldu du Behar Bidasoa izeneko Txingudiko GKEak, eta, berritasunen artean, aipagarria da elebidun dela lehendabizikoz; zorionak eta aurrera! Hala ere, mamiari dagokionez, ezin sinisteko moduko ibilbidea du. 1976an sortu zuten, Jose Ramon Amunarriz irundar misiolaria Ruandara joan zenean. Hauexek dira erakundearen printzipio eta balioetako batzuk:
- Errespetua pertsonen iritzi eta balioekiko, herrien kultur aniztasunari.
- Elkartasuna eta laguntza desparekotasun arazoak gehien sufritzen dituzten herrientzat.
- Giza eskubideak eta pertsona guztientzat «bizimodu duina» lortzea, bereziki herrialde txiroenetan.
Proiektuak zehazte aldera, hona batzuk: umezurtz-etxeak, presoen birgizarteratzea, eguzki-plakak, nekazaritza eta baratzegintza, heziketa, ludoteka, biblioteka, osasungintza, etxegintza, ur-horniketa, ubideak, komunak, jangelak, elikadura, hirugarren adina eta abar.
Ekimen-esparruari dagokionez, aldiz, Afrikan (Ruanda, Tanzania, Kongo) eta Hego Ameriketan (Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Paraguai...) eta Filipinetan dira garapen-guneak edo aitabitxi-amabitxiak dituzten guneak. Bidasoaz harat, ordezkaritzak ditu Azkoitian, Azpeitian, Bizkaian eta Donostian ere.
2009an Gipuzkoako Boluntariotza Saria jaso zuen. Bertako solidaritatetik nazioarteko solidaritaterantz ekin eta jarrai! Informazio-osagarria www.beharbidasoa.org webgunean.
ZUZENDARIARI
Behar Bidasoa: kanpairik jo gabeko solidaritatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu