Antzuola

«Betikoak»

Patxi Olabarria Irizar
2025eko irailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Hau horrela izan da beti eta ezin da aldatu». Horixe bera esango dute Irun eta Hondarribiko alardeetako «betikoek», ohituraren izenean emakumea baztertzen jarraitzeko.

Antzuolatik harriduraz ikusten dugu hori. Gure alardean emakumeek naturaltasunez hartzen dute parte; fusilarien burua emakumea da, gainera. Emakumeen parte hartzeak arazorik ez eragin arren, Antzuolan ere badaude «betikoak». Hasteko, kosta zitzaigun alardeko mairuaren irudia duintzea. Eta ondoren, alardeko martxa Espainiako bigarren himnoa zela argitaratu nuenetik, batzuek bizkarra eman didate. Bai, azkenean aldatu da martxa, baina larrutik ordainduta.

«Ezjakintasuna eta zoriontasuna eskutik doaz, konpa!», esan dit Mikel lagunak. Matrix pelikulan bezala, egia deserosoaren pilula gorria baino, ezjakintasun zoriontsuaren pilula urdina nahiago du jendeak. 

Azkenean, «betiko» Guardia Zibilak ireki dizkio askori begiak: gure alardeari buruz atera duen bideoan, guk jotzeari utzi diogun euren himnoa entzuten baita emakumerik gabeko alardean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.