Zuzendariari

Bihotzeko begiz

Arrigorriaga.
2013ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Athletickek Santimaminen lortutako garaipenak poztu zituen zaleak. Baina artalde horretan izan zen artalde gabeko ardia bezala sentitu zenik. Aitak aurrenekoz eroan zuen zortzi urteko Izaro. Jokalariak agertu, eta zabaldu zen irrintzi alaia, aho batez. Partida hasi, eta baziren bi begi, beste milaka begiek ikusten zutena ikusten ez zutena. Non zegoen, «maite zaitu herriak», oihu bateratua? Horren ordez, gola sartzeko zaleen egarria hitz iraingarriz asetzen, denak asaldatuta. «Hau al da Euskal Herriaren erakusgarria», esan zion bere buruari Izarok. Aspertuta, esan zion aitari: «Aita, etxera eramango nauzu?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.