ZUZENDARIARI

Birziklatzea, behar eta behartu

Juanma Hernandez Agudo.
2023ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Edukiontziak elektrikoki irekitzeko sistemaren kontra UPNk aurkeztutako kexa baten ondorioz, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak irekiera-datuentratamendua bertan behera uzteko eta etxebizitzekin lotzeko agindu dio Iruñeko Mankomunitateari.

Mankomunitateak hondakinak biltzeko egungo sistema mantentzea erabaki du, baina ez du daturik bilduko aldi baterako. Komeni da argitzea agentziaren ebazpenak ez duela zalantzan jartzen ez bilketa sistema ez mankomunitatearen datuen erabilera. Are gehiago, agentziak datu bilketa balidatu egiten du, baldin eta hori lotuta badago zaborra sortzegatik ordainketa bat ezartzearekin edo orain arte erabili ez diren neurriak zehaztearekin.

Beraz, hondakin arloan ekimen ausartagoak martxan jartzeko garaia da. Oraindik kontzientziazioa beharrezkoa da baina borondatean oinarritutako egungo dinamika ia-ia bakarra baztertu behar dugu, eta geuk sortzen ditugun hondakinez arduratu eta denon parte-hartzea bermatzeko, saritzeko edo zigortzeko politikak martxan jarri beharko ditu mankomunitateak.

Birziklatzea denon lana da, eta lana da, hain zuzen ere, Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakari birhautatuari faltako ez zaiona. Zorte on, Campion!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.