ZUZENDARIARI

Bizkaiko errentak 60 egun euskaraz!

Barriro Euskara Taldea.
2018ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaraldia martxan jartzen ari dela irakurtzen dugu gero eta gehiago. Bizkaian errenta euskaraz aurkezten dutenak %2 besterik ez direlako, errenta aitorpenak Euskaraldia ekimenean parte hartu nahi du, eta parte hartu nahi duten zergadun euskaldunak behar ditu horretarako. Euskaraldi honetan, 11 egun euskaraz ez: errentak 60 egunez hartuko du parte.

·Aldundiarekin hitzarmena duen finantza-entitate baten bidez egiten baduzu, errentak euskaraz hitz egingo du.

·Aldundiak egiten badizu, hizkuntza aldaketa egiteko gutunean adierazitako telefonora deitu; euskaraz entzungo zaitu.

·Aholkularitzaren bidez, finantza-entitate baten bidez edo zuk zeuk zuzenean laguntza programarekin egiten baduzu, euskara hizkuntza aukeratu eta errentak euskaraz idatziko dizu.

Euskaraz bizi nahi badugu, euskaldundu gabeko esparruak ere gureganatu beharko ditugu. Lagunduko duzu %2ko zenbateko honi buelta ematen eta errenta euskaraz aurkezten? Eman izena Euskaraldian!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.