ZUZENDARIARI

Borja Senperri erantzun irekia

2018ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Senper jauna: Edurne Begiristaini erantzunik bidali diguzun mezua irakurri dut BERRIA egunkarian.

Beste hedabideren batean ikusi izan banu, ez nion agian arretarik eskainiko, baina honetan ikusteak poztu nau, eta zain egongo naiz ea hemendik aurrera zure, zuen adierazpenak gure hizkuntzanjasotzeko. Gutxienez zuen ikus-entzule izateko aukera gehiago izango genuke, eta agian balizko eztabaidan parte hartzeko ere bai...

Baina hori datorren bitartean, erantzutea dagokit oraingo honetan. Oker ez banago, funtsean diozuna zera da:

1- Erabakitzeko eskubidea ez da existitzen ordenamendu juridikoan, eta autodeterminazio eskubidea gaurkotzeko eufemismoa besterik ez da.

2- Eskubide hori onartzeak, abian jartzeak eta ondorioz hautatu daitekeen independentziak gizartearen eta instituzioen zatiketa erakarriko lukete.

Nik esan nahiko nizukeena laburturik diotsudana, berriz, honako hau:

1- Autodeterminazio eskubidea eta erabakitzeko eskubidea gauza bera dira. Ez dago eufemismo beharrik.

2- Ordenamendu juridikoan gure «erabakitzeko eskubidea» existitzen ez bada, zalantzarik gabe jakinekoa da zergatik: zuen «ordenamendu» hori ongi ezagutzen ditugun, zaituztegun, egileek egina, babestua eta ezarria delako eta, gure eskubidea ukatzeaz gain, zuena ezartzen duzuelako gure aldeko mugimendu guztiak debekatzeko eta bortizki ezabatzeko .

3- Aitzakia hutsa besterik ez da balizko zatiketa hori. Zatiketa jada existitzen da, nola ez? Alde batetik, erabakitzeko eskubidearen zilegitasun naturala aldarrikatzen dugunen eta, bestetik, zilegitasun hori zuen legezkotasunaren pean jartzen duzuenen artean; alde batetik, eskubidea abian jartzearen aldeko garenen eta, bestetik, hori debekatzea eta bitarteko guztien bidez (indarkeria barne) zigortzea zuen «ordenamendu» horretan jarri eta aplikatu duzuenen artean; alde batetik, gure eta besteedozeinen independentzia ezinbesteko interdependentziaren baitan berdinen artean adostu beharrekoa dela diogunen eta, bestetik, independentzia zer den ere jakin nahi izan gabe zatiketa onartezina dela eta horretaz eztabaidatu nahi ez duzuenen artean; alde batetik, euskara gure jatorrizko hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko bere eremuan dagokion beharrezkotasuna bermatzearen aldeko garenen eta, bestetik, etorkizun horretaz axolarik ez eta gure aldarrikapenari diskriminazio edota inposizio deitzen diozuenen artean; azken hori da, gainera, ni gehien mintzen nauena.

Adibide horiekin nahikoa delakoan nago nire irizpideez jabetu zaitezen, nire irizpideak axola handirik gabe hartuko dituzula uste dudan arren, alde batetik gaur egun mezuak eta euren arrazoibideak baino mezularien ospeak indar gehiagokoak direlako, eta, bestetik, nirekin eta ni bezalako beste inorekin eztabaidatu beharrik izango ez duzula dakizulako. Dena den, nire adierazpenak zerbaitetarako (neure burua baretzeko soilik bada ere) balioko duelakoan geratzen naiz. Ondo izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.