Zuzendariari

Boto abertzaleak Tuteran

Patxi Goñi Abarzuza
Iruñea.
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ELA sindikatuaren inguruko artikulu batean (BERRIA, 2011-5-29an) Gotzon Hermosilla kazetariak huts egin zuen Tuteran ematen den boto abertzalea aipatzerakoan: kazetari horrek idatzi zuen boto abertzalea Tuteran ez dela %2ra ailegatzen, baina ELA sindikatuak Tuteran ordezkaritzaren %26 eskuratzen du. 1987-2003 bitartekourteen artean, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan boto abertzalea %10, 2 izan zen Tuteran. Azken hauteskundeetan, berriz, honako hauek: 2007. urtean, % 9,65, eta 2011. urtean, %8,1. Udal ordezkaritzari dagokionez, egia da boto abertzalearen kopurua txikiagoa izan dela. ELAren ordezkaritzari buruz, emandako datuak zuzenak dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA