ZUZENDARIARI

Burlatako euskararen ordenantza murrizteari ez!

2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Burlatako Alkatetzak (Navarra Sumaren esku), Iruñerriko udalerrietan izandako ebazpen batzuk aitzakia, Burlatako Euskararen Ordenantza (2018) murriztu nahi du, ondoren bertako plantilla organikoari lotutako lanpostuen profilak aldatu nahian.

Esan behar da prozesu hauek abokatu berak eraman dituela aurrera (berak asesoratu du Burlatako alkatetza ere).

Ordenantzaren 14. eta 16. artikuluak, non euskara meritu gisa baloratzea gaia den, kendu dituzte. Larria benetan.

Urte oso batean zehar landutako dokumentua bi saiotan aldatu eta gaia itxi nahi dute, honi prozesu parte-hartzaile izendatuz.

Herritarrek eta udaleko hainbat zinegotzik biziki kritikatu diote Navarra Sumako taldeari Burlatan bertan arazorik izan gabe horren urrutira jotzea.

Eskatzen zaio Alkatetzari egindako proposamenak osoko bilkurara eraman aurretik dokumentua Euskara Atalean, kontsultiboa den organoan, berriz ere jakitera eman ditzan.

Eta PSOEk zer eginen du bozketa momentu hori helduta? Adostuta al dago aurretik?

Berez, prozesuak jarraituz gero, azaroaren 15era arte iradokizunak egiteko epea igarota, aurrera eginen du.

Euskararen Ordenantzaren murrizketaren kontra, elkarretaratzea egin genuen Burlatako euskaltzaleok 2022ko azaroaren 10ean.

Administrazioan egiten ari diren egonkortze-prozesua aprobetxatuz, berriz ere Nafarroan euskarafobia agerian.

Igone Ezkurra Aranburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.