Zuzendariari

Demokrazia zerri askara

Getxo.
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hori inbidia diedana egiptoar eta tunisiarrei! Kalera atera eta iraultza egiten baitute jasaten dituzten politikari ustelengandik askatzen saiatzeko. Mendebaldean, aldiz, egunero ditugu irakurtzen geure politikarien abenturak, eta ez dugu deusik ere egiten. Geure politikariez aritzean, politikari guztiez ari naiz. Bertzeak bertze, hauek datozkit burura: Berlusconi, Zapatero, Raxoi, Lopez, Otegi, Sarkozy, Urkullu, Le Pen, Ezenarro... Gora iraultza! Garbiketa eginen duen eta zerbait berria eraikiko duen iraultza bat.

ZUZENKETA: The Fighter filmari buruz atzo argitaratutako kritikak Agus Perezen sinadura zeraman, baina egilea Gontzal Agote zen. Barkamena eskatzen diegu biei eta irakurleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.