ZUZENDARIARI

Dominike artzainaren itzala

Usurbil.
2015eko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Urdiñabetar Dominike Agergarai joan zaigu Orhiko eta Ahüzkiko magaletatik. Bere kantua, bere Xiberoko kulturarekiko maitasuna, pilotazaletasuna, lurraldetasuna, eskuzabaltasuna gurekin utzi ditu. Bera izan da Xiberoa zer den ulertarazteko, harremanak sortzeko, Hegoalde eta Iparraldeko langa hautsarazteko, kantuaren doinuaz gozaratzeko... Itzal handia utzi digu oraindik hankekin lurra zapaltzeko zoria dugunontzat. Dena den, bere irribarrea, gauzak alai ikusteko ikuspegia, kantuarekiko atxikimendua gurekin emango ditugu. Usurbilek eta Urdiñarbek hogei urteko senidetzan lotura trinkoak dituzte, eta beste hainbestetan jarraitzeko itxaropena dute.

Eskerrik anitz, Dominike!!!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.