Zuzendariari

Ekainean hondartzan

Bilbo.
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Askotan ekaina helduta hondartzara joateko gogoa pizten zaigu. Ailegatu eta harean geratzen gara pentsakor, ura hotz edo bero egongo den. Bat-batean bi bainujantzi urdin lauso ikusten ditugu. Bi ausart dira, eta haien itzalak itsasorantz arineketan doazela, berotasun atsegin batek hartu eta gu ere arin murgiltzen gara. Euskararekin ere gauza bera gertatzen zaigu. Maiz, leku batera heldu eta solaskidearen jarrera dugu ze(sa)latari buruan; jakingo ahal du, ez du jakingo, ganoraz egingo du(t) edo totelka, euskaldunberria naizela nabarituko du, euskaldun zarre nazelako ez dost entendiduko… Baina, behin bat ausartzen denean, ondorengoak ere animoso eta berbati. Banoa bainujantzi urdinaren bila!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.