Ez ginen jaio hemen. Herrialde batzuetatik hona heldu ginen. Euskal Herrian bizi diren euskaldun kanpotarrak gara, eta gure artean erabiltzen dugun hizkuntza euskara da. Gure naziotasunak, adinak, interesak eta lanbideak ezberdinak dira, baita klase sozioekonomikoa ere, alegia. Hala ere, gure taldeko leloak dioenez, Batzen gaituena euskera da.
Gure ama hizkuntzak (alemana, gaztelania, irlandera, ingelesa, persiera, wolofa, ukrainera eta abar) asko maite ditugu, baina gure egunerokoan alde batera utzi nahi ditugu, zuokin euskaraz mintzatu ahal izateko.
Gure asmoa ez da gaztelania gutxiestea —neure kasuan, gaztelaniarekin guztiz maiteminduta nago— baina euskarak gaztelaniak baino askoz babes handiagoa behar duela bistan dago.
Duela lau urte elkarte hau sortzea erabaki genuen, euskara ikasi, hitz egin eta bultzatu nahian, baita gustatuko litzaiguke ezagutaraztea ere, bai Euskadin eta bai gure herrialdeetan, ahal bada.
Gaur egun egitasmo hori garatu nahi dugu, hitzetatik ekintzetara pasatu, eta gure harea ale txikia jarri euskararen aldeko sarean. Euskaldun Kanpotarron Elkartearen, EKEAren presidentea naizen aldetik, ohorea dut gure elkartea hemen aurkezteko.