Elgoibarren, festetako baserritar eguna. Oporrak gozatzen hasi berria. Eta lantegiko burofax bat. Irailaren 13tik aurrera (oporrak bukatuta) langabeziara.
Bi eskumuturretatik operatu ostean, auzitegi medikuak ekainaren 5ean lanera bidali ninduen. Abuztuaren 8an, berriz, Fraternidad-Mupresako medikuak aztertu ondoren: «Próxima revisión antes del 7 de Noviembre. Apto con limitaciones. Observación: Evitar en lo posible, la puñopresión y flexión forzadas contra resistencia de los dedos de las manos, de forma continuada».
Esaldi hori ulertzeko zail samarra omen, eta beste mediku(?) bati erakutsi ostean erabaki dute ez dudala lekurik azken hamalau urte eta erdi eman ditudan lantegian, Elektran.
Argi dago gaur egun jasaten dugun egoera sozio-politikoak horretarako eta gehiagorako aukera ematen diela Euskal Herrietako langileriaren kontra jotzeko. Nabarra Osoak bere burujabetza berreskuratu eta Pirinioetako Zuzenbidea oinarri harturik benetako justizia soziala ezarri ezean, gauzek berdin jarraituko dute.
Bien bitartean, langileen arteko elkartasunik ezak, beldurrak, koldarkeriak, norberak bere zilborrari begiratzearekin nahikoa duelako... bere buruari besterik ez dio kalte egiten.
Horregatik, datorren irailaren 26an ez dut greba egiterik izango.
Zuzendariari
Elektran kaleratzerik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu