Zuzendariari

Elkarlanetik jaio, musikatik eraiki!

Heleni Zabaleta.
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
AtekaRock jaialdia Leitzako Herri Mugimenduko taldeen elkarlanetik sortutako proiektua izan da. Urteetan pikoloen kuartela izandakoa herriak berreskuratu zuen, eta aurrerantzean herrigunea izango den eraikuntza moldatzeko eta antolatzeko proiektua martxan doa. Larunbatean, Leitzan, antolatutako kontzertu erraldoiak erabateko arrakasta lortu zuen, bertan ikusi eta entzundakoak plazer handia eman baitzuen. Oholtzara igo ziren taldeek kalitatea, gogoa eta esker ona erakutsi zuten. Auzolanean egindako prestaketari ezin zaio inongo aitzakisrik atera, eta berriz ere ikusi da herri honek baduela potentzial ikaragarria antolatzeko eta lanari ekiteko orduan. Euskara, gaztetxea, auzolana, borroka, kemena, autogestioa...; denak eta gehiago sumatu ziren. Zorion beroenak ematea besterik ez zait gelditzen. Segi horrela!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.