Elkarretaratzearen deitzaileen izenean

Epaileen euskarafobia, haien aurrean arbuiatuta

Ana Gurpegui Sueskun
2024ko otsailaren 10a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

70 lagun inguru bildu ginen herenegun Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean epaileen euskarafobia gaitzesteko.

Zizur Nagusiko Udalak obretako lanpostu batean ezarritako profil elebiduna Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak baliogabetu zuen. Horrek, profil elebidunak jartzeko udalaren ahalmena bertan behera uzteaz gain, euskaldunok administrazioari euskaraz zuzentzeko eskubidea murriztu zigun, udalaren ahalmen hori eta gure eskubidea Euskararen Legeak aitortzen baditu ere.

Hau gertatu da Zizur Nagusian, aurretik Euskal Herrian beste leku askotan gertatu den bezala, euskaraz ez dakitenen ustezko diskriminazioaren aitzakian, Eskualdeetako Hizkuntzen Europako Gutuna kontuan hartu gabe.

Eraso honen aurrean epaileen egoitzara gure arbuioa eramatea beharrezkoa iruditu zaigu. Epaileek kalte egindako hiritarrak izan bagarela noizbait kontura daitezen.

Baina ba ote dute haiek horretaz jabetzeko ahalmen hori?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.