Zuzendariari

Ereduzko prosa

Pasai San Pedro.
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Idazleena zen orain arte ereduzko prosa baina joan berri diren ihauterietan egunkari honetan idatzitakoak aztertu eta gero ez dakit ez ote den kazetariena bihurtu ereduzko prosa, izan ere... Nola esan behar da? Bakero mozorrotu nintzen edo Bakeroz mozorrotu nintzen? Bakero mozorrotu nintzen erabili behar da eta bakeroz mozorrotu nintzen baztertu. Otsailaren 27an zera irakurri ahal izan genuen Xabier Gantzarain: «...eta hi pozak zoratzen esnatu hintzen, inauteriak zirelako, eta indioz jantzi behar huelako...». Martxoaren 8an, berriz, Anjel Lertxundirenenean: «...jeltzale batzuk ikusi nituen indioz mozorrotuta...». Egun horretan bertan, Imanol Magro kazetariak Olaizola-Begino eta Xala-Zabaleta pilota partidari buruzko kronikan ereduzko prosa erabili zuen:«Tolosan Xala izan zen ekilibrismo izar mozorrotu zena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.