ZUZENDARIARI
Erraustegia eta Osasun Saila
Osasun Sailak bultzatuta, Osakidetzak martxan jarri duen Kolon eta Ondesteko Minbizia Prebenitzeko Programaren berri emateko jaso dudan gutunak eragindako hausnarketa plazaratu nahi dut, labur. Lehenik, prebentzio programa baino detekzio programa bat dela deritzot. Prebentzioa, gaitzakekiditeko baldintzak sortzean datza eta hori hainbat arlotan jorra daiteke: elikadura, bizi-ohiturak, ingurumena... besteak beste. Ingurumenari dagokionean, Osasun Sailak aukera paregabea du -saihestezina ene ustez- herritarron osasuna bermatzeko prebentzioaren bidetik, Gipuzkoan eraiki nahi den erraustegiaren aurkako jarrera adieraziz. Besterik ez bada, «zuhurtzia printzipioa» aintzat hartuta. Baina EAJren politika bestelakoa da: batetik, prebentzioz mozorrotutako programak sustatuz eta bestetik, osasunarentzat hain arriskutsua den errauskailua ezarriz.Euskal gizarte osasuntsuago eta justuagoa helburu, erraustegia ez eraikitzea lehentasuna da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu