Zornotza

Erretzaileei

Joseba Goienola Montoia
2026ko uztailaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Berriro gertatu zait eta ez da azkena izango ez niretzat, ez beste askorentzat.

Oraindik goizeko hamarrak ez, eta herrian aspaldiko partez, arnasa har daiteke. Enparantza ia hutsik, terrazan lasai asko irakurtzen... eta betiko moduan, bat ondoan jesarri da, zigarroa piztu du eta ondokoa izorratu. Doala aldez aurretik, droga inguruan bizi dugun hipokrisiaren gainetik, nork bere gorputzaz gura duena egiteko eskubidea duelakoan nago. Baina muga argi batez: inori kalterik ez egitea, inori ez ezartzea besteak nahi ez duena. Rousseauk, Sartrek edo Wendell Holmesek aipatu zuten elkarbizitzarako oinarri den araua. «Nire askatasunak zurea hasten den lekuan du muga» edo «ukabila erabiltzeko nire eskubidea zure sudurra hasten den lekuan bukatzen da» epaile estatubatuarraren aipamen famatu hartan agertzen den moduan.

Bada, hori. Sudurra ez ezik, airea arnasteko premia ezin da zure balizko plazeraz zapuztu.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA