Eboluzio, reboluzio, hitz batean errateko mugimendu etengabea dago mundu honetan, dena da igarotzea, modu askotan gertatzen ahal dena. Eta hor humanook teoriak egiten ditugu, sekula ez direnak iristen unibertsaltasunera. Bada halako aurreratze potentzian. Aurreratze aktoan hori Jainkoari dagokio, ez da aurreratzen Jainkoaren baitan, beti da Haren jakintza unibertsala aktoan (uler bedi zein handia den). Nola gure teoriak sekula ez diren iristen unibertsaltasunera, erroreak badaitezke kometitu, eta mordoa gainera. Eta eboluzio positibo batek exijitzen du erroreak korrejitzea, teoriak hobetu, eta kasurik txarrenetan teoriak zakarrontzira bota, teoria hobeen alde. Eta korrejitzen duenari hamaika irain botatzen diote batzuetan. Eta garbi laga nahi dudana hemen da korrejitzea ez dela traizioa egitea teoria bati, eta bai jakintsu izatea, aurreratzea ezagutzan.
Eta ez soilik ezagutzan, zientzia praktikoetan ere. Adibide bat ipiniko dut: marxismoa. Marxek erran zuen erlijioak agintzen duena guk egingo genuela, erlijioarena faltsua zela, herrien opioa zela. Eta metodoa zen materialismo dialektikoa. Baina egia izateko zioena helmugan unibertsaltasuna behar zen egon. Eta unibertsaltasuna ezinezkoa da kosmos materialean iristea, aurreratu daiteke infinituraino, baina infinitu hori potentzian da, soilik Jainkoak du infinitua aktoan. Beraz, mirariak lagun, Jesusek agindua egiazkoa da. Konbertitu aurretik ni oso marxista nintzen, egia da, eta bere akats guztiak ere aintzat hartzen marxismoa da zientzia politikoaren klasiko bat.
Horregatik bada posible materialismo dialektikoa politikan erabiltzea eta progresoak egitea, utopikoak ez badira ere izango (iraultza sobietikoa adibidez, zientifikoa Leninen arabera).
Filosofo katolikook dena daukagu korrejitzeko, ukatzeko geure burua erran zigun Jesusek, beraz gu gara argienak. Miraria aintzat hartzen dugunok, eta Jesus hartzen dugunok Jainko eta Jaun bakarra.
Nik nire mundubisioa aldatu egin dut, zintzoki, ez hipokrisiaz, eta etsai mordoa dut. Baina ez diot Jesusi bizkarra ematen horregatik, Berorren laguntzarekin hil arte pertseberatu nahi dut. Nire konbertsioa zintzoa da, eta arrazoitua.