ZUZENDARIARI

Eskerrik asko denoi

Donostia.
2015eko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Bartzelonatik Donostiara etorri nintzen, Keparekin maitemindu bainintzen, eta, garai hartan ulertu ez arren, bikotekideak esan zidan: «Seme-alabekin euskaraz hitz egingo dut». Mehatxutzat hartu nuen, eta, madarikatuz, euskara ikasten hasi nintzen Anarekin. Eskerrak! Izan ere, momenturik egokiena zen, lehenengo seme-alaba jaio zelako eta harekin praktikatzen hasi nintzelako. Anak ni nola motibatu jakin zuen, eta, berehala, euskaran harrapatuta egon nintzen.

Gero, Gurutzerekin, lehenbiziko maila gainditu nuen; Joseba eta Lurdesekin, bigarrena, eta, duela hilabete, Edurne, Karmele eta Pilarrekin, hirugarrena.

Orain, haiei eta senarraren mehatxuari esker konturatu naiz Euskal Herrian euskaraz bizitzea askoz politagoa eta aberasgarriagoa dela.

Anari, Gurutzeri, Josebari, Lurdesi, Karmeleri, Pilarri eta batez ere Edurneri eskerrak eman nahiko nizkieke, ni hain ondo gidatzeagatik. Bihotzez, eskerrik asko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.