Bilbo

Espainiari ekarpena egitea

Angel Jimeno Somoano
2025eko maiatzaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Beste lelo batzuen ondoan, Quiero contribuir a España desde mi profesión ere irakurri zitekeen, argi eta garbi, titulu homologazioa erraztu dezaten Bilbo erdian egindako protestan (2025-04-11). Eta, anekdota hutsa izan beharrean, asmo hori heltzen ari direnentzat sarritan lehentasuna balitz? 

Nabari da populazioa berriz ere handitzen hasi dela, interes ekonomikoen bozeramaile batzuen iritziz behar-beharrezkoa den eboluzio batean. Euskal herritarren kopuruan, berriz, halako joerarik espero behar dugu? 

Zalantzazko kontua da, batez ere, hemen bizi izatea eta lan egitea baino gehiago eskatzen bada. Esate baterako, herri honen parte izateko borondatea ere, betekizun moduan, hainbat erakundek Aberri Eguna dela eta plazaratu duten agirian proposatu den legez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.