Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, komunitatearen partaidetzarako ekinaldi bat gidatu du azken hilabeteetan. Ekinaldi horren bidez, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioa irudikatzen duen horma-irudia asmatu, diseinatu eta modu kolektiboan margotu dugu, eta herri oso batek bere baliabide naturalen gaineko subiranotasun iraunkorra eta baldintzarik gabekoa gauzatzeko duen borondatea adierazten du. artecontraelexpolio.org web orrian kontsulta daiteke informazio guztia .
Sorkuntza artistiko horren bidez, elkarteak eta proiektu honetan laguntzen duten erakunde eta pertsonek gasteiztarren artean kontzientzia kritikoa sorrarazten lagundu nahi izan dute, eta, halaber, nabarmendu nolako ondorioak eragiten dituen sahararrengan 46 urte baino gehiagoz irauten duen gatazkak eta zeintzuk diren gatazka hori bera konpontzea eragozten duten azpiko arrazoiak.
Ekainaren 30ean, horma-irudia margotu den fatxadan (Mendoza kalea, 17) egingo den inaugurazio ekitaldiak emango dio amaiera prozesu horri. 12:00etan, inaugurazio ofiziala izango da, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Lankidetzarako Euskal Agentziaren ordezkariak bertan direla. Arratsaldean, 18:30ean hasita, hainbat ekitaldi izango dira: bertsopaper lehiaketako sari-banaketa, bertso saio bat, horma-irudiaren aurkezpena, eta Saharako musika eta Lehia Banda kontzertuak. Zuen interesekoa izango delakoan, agur bero bat.
ZUZENDARIARI
'Espolioaren aurkako artea' horma-irudiaren inaugurazioa Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu