Donostia

Eszeptizismo materialaren mugaz

Roman Garmendia Murua
2025eko irailaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Materialistak bagara enpirismotik ikertzen ahal dugu, eta hamaika teoria egin, baina sekula ez gara iristen unibertsaltasunera. Hor nahasi egiten gara. Platonen formak erabiliz ere, Aristotelesen moduan, ez gara iristen urrutiegira. Galileok aristotelismoari erakutsi zion forma inmutableak ez zirela; gauzak aldatzean formak ere haiei segika aldatzen dira. Beraz, eszeptizismoan gaude baina zientzia egiten badugu. Ez dakigu ehuneko ehunean, kanbioaren unibertsoan gaude eta, beraz, hilkor miserableak gara, Homerok zioen moduan.

Pertsonaia historiko den Jesukristoren baitan dugu irtenbidea, zeina den zoragarria jauntzat hartzen badugu. Baina zergatik Jesus? Eta errepikatu egiten naiz, espresio gero eta hobeagoa bilatzen nabilelako: zergatik da Jesus salbatzailea? Mirariak ikertuz dugu erantzuna. Ezagutza a priori erakusten dute, guk ezin duguna ezagutu. Ezagutza unibertsala da potentzian eta aktoan ere. Guk potentzian badakigu zerbait, baina hortik ere ez gara urrutira iristen. Jesusen lagun eginez salbatzen gara, eta badakigu zer egin behar den haren adiskidetasuna lortzeko, berak agintzen duena. Maitatu.

Etsipenetik, eszeptizismo materialetik, itxaropenera igarotzen gara. Baina soluzioa ez dago gure baitan, baizik eta Jesusen baitan. Haren adiskidetasuna bilatzen obedituz, maitatzen. Zentzunarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.