Guk, herritar xeheok, badakigu nor garen eta non gauden. Horregatik gogoeta: non daudeintelektualak, aginte-klasea, enpresariak, eliza eta abar?
Gaitzespenen garaian, zein errez batzen ziren deskalifikazio, mobilizazio eta abarretara, beti ere horiek alde berberetik baldin badatoz, «politikoki zuzena» den aldetik, baina beste aldera begiratzen dute torturak eta mota guztietako ekintzairregularrei dagokienez. Orain da garaia aurrera begiratzeko. Gauden egoera gainditu ala kalkulu elektoralei men egin eta egungo egoerarekin jarraitu. Horrexegatik eskatzen diet sektore horiei, baldin eta aurrerapena eta egungo egoeraren hobekuntza nahi badute, erabil ditzatela gehienontzat eskuragaitzak diren bitartekoak Sortu ez legeztatzearekin, egin nahi duten bidegabekeria ekiditeko. Hauteskundeetan, guztion parte-hartzeak, presoen afera, ETAren desagertzea eta herri honetako normalizazioaren hasiera posible egingo luke. Alternatibako Oscar Matutek egindako adierazpen batekin bukatuko dut.
Estatu espainolak herri honetako sektore bati boto eskubidearen bizi osorako zigorra planteatzen dio, zera argudiatuz: lehenago, zenbait parametro bere gain hartzen ez zituen gizarte sektore batek, behin bere gain hartuta, zigortuta jarraitzea, sektore sozial berbera izateagatik, eta ez lehen betetzen ez zuenagatik.
Horregatik, intelektual eta gainontzekoak, zuengandik espero dut sortu den egoera berriaren aurrean zuen jarrera eta iritzia gizarteari adieraztea!
Zuzendariari
Eta orain, non zaudete?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu