Zuzendariari

ETBk gaztelaniaz egitera bulkatu gaitu

Iruñea.
2013ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Joan den astean, Yamaguchi parkean ginela, ETBko kazetari batzuk «harrapatu» gintuzten, eguraldiaren gaineko zerbait galdegiteko. Erantzun genuen, euskaraz, eta gero eskatu ziguten gauza bera gaztelaniaz esateko, ETB 2rako. Halaxe egin genuen. Gero pentsatu nuen: zergatik eskatu ziguten gauza bera gaztelaniaz esateko? Ezin al zuten eurek itzuli, azpidatziekin? Edo bere horretan eman, nahiz eta ETB2 izan? Mesedez, ETBk ez gaitzala bulkatu gaztelaniaz egitera, horretarako ez dago-eta haren beharrik; bestela ere, egunero beharturik egoten gara mila aldiz gaztelaniaz egitera.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA