Banuen ohitura Gaur Egun ETB SATen ikusteko, 14:30ean. Hobeto datorkit, eta pentsatzen dut ikusle potentzial gehienentzat ordutegi hori hobea dela, eta ez ETB 1ekoa 14:00etan. Aurreko gobernuaren garaian hasi ziren horrekin.
Joan den astean sorpresa desatsegina izan nuen: ETB 2an eman ohi duten programa bat jarri dute ETB SATen, 14:30ean, eta ez dit batere graziarik egin. Are gehiago, haserre nago. Zer esan nahi digu ETBk?: gaztelania dakizuenez, itxaron eta ikusi Teleberri? Bi ordutegitan ikusi ahal izateak konpentsatzen zuen nolabait Gaur Egun-ek duen ordutegi txarragoa.
Bestalde, errepikapenena lotsagarria da ETB1ean. Aspaldiko programak errepikatzen dituzte edozein ordutan. Zerbait aipatzearren, joan den ostiralean, ez dakit noizko pilota partida eman zuten. Hirugarren mailakotzat gauzkate euskaldunok. Gero, agintari horiei ahoa betetzen zaie euskara goratzen.
Zuzendariari
ETBn, euskaldunok galtzaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu