Bilbo

Etikaz eta ibilbideaz

Jose Mari Goienola Montoia
2024ko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun

Iruñeko alkatetzaren eskualdaketa dela eta, etikaz inolako kezkarik izaten ez duten horiek jantziak urratzen dabilzkigu. Modan jarri digute «ibilbide etiko» delako hori. Jakina, besteentzat, edo, hobeki esanda, EH Bildu ingurukoentzat. Baina beste hainbatetan bezala, kartak markatuta daude eta jokoa ez da garbia. Badago EH Bildukoei ETAren bortxazko jarduna zorrotzago baloratzea eskatzea, baina gauza bera eska dakieke estatu arrazoiaren atzean ezkutatzen diren askori. Noizko Gonzalez, Barrionuevo, Galindo eta orokorrean herritarraren babesa —epaile, polizia— betebehartzat zuten eta tratu txar nahiz torturen salaketei entzungor egin zieten horien «ibilbide etikoa»? Zorioneko Trantsiziotik hona, giza eskubideen panorama izuaren istorioa izan da. Eta ez ETAren erruz soilik. Desagerketak, tratu txarrak, egunkariak itxi, tortura salaketak ikertu barik gezurtzat hartu... Baina horiek guztiek ez dute sekula «ibilbide etikorik» egin behar izan. Eta gaur egun oinarrizko eskubideak ukatu, faxismoa zuritu eta Erdi Arora —barka diezadatela historialari zintzoek terminoaren erabilera gutxiesgarria— eraman nahi gaituzten horiei ez zaie sekula «etikarik» eskatuko. Gaur ere zurikeria nagusi. Hala eta guztiz ere, 2024 zoriontsua irakurleontzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.