Gogorra izaten da gaur egun gure herrian euskal herritar gisa bizitzea, zure ideien alde egitea. Egunero gure oinarrizko eskubide zibil eta politikoak zapalduak izaten dira. Eta horrela adierazi zuen Aurore Martinek eta geroago Izpuran bildu ziren 8 gazteak, Estatu espainiarren indarrengandik ihesean zenbiltzatela Ipar Euskal Herrian burutu zuten itxialdian.
Hamaika sarekada egon dira: gazteak bereziki 3 sarekada bortitz bizi izan dituzte. Prozesu demokratikoaren aldeko apustua zabalagoa den honetan, estatuak makinaria martxan jarri nahi izan du. Gazteak izaten ari dira estatuaren jo puntu zuzena, 80 gazte inguru izan dira espetxeratuak SEGIko kideak izatea leporatuta.
Estatu espainiarrak lege arrotz eta faxista batzuekin hainbat erakundeen lana kriminalizatu nahi izan du legez kanpo utziz, baina egindako lana erreferentzia bilakatu izan da kriminalizazio saiakera guztien gainetik: bizi ereduetan alternatiba berriak eskainiz, eztabaidak burutuz, herriarentzat alternatiba berriak sortuz. Hauxe da delitua, gure herriko kultura bultzatzea, euskal hezkuntza sistemaren alde lan egitea, euskal herri euskaldunaren alde jardutea,… honexegatik gara atxilotuak eta torturatuak, beste gizarte eredu batean sinisteagatik, antolatzeagatik.
Errepresioaren bidetik ez dute zer egiterik izango eta eguneroko lanaren bitartez gure proiektu politikoa indarra hartzen doa. Amaitzeko, hamaika besarkada iraultzaile bero, errepresioaren ondorioz ziegan zaudeten lagun guztie!
Zuzendariari
Etsaiaren arantzak puskatuta, libre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu