ZUZENDARIARI

Euskal Herria askatu

Rafa Garde Vicinay., .
Gasteiz
2015eko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako hauteskundeak direla eta, Berangoko lagun batek trantsizio garaiaren eta gaurko egunen arteko konparazioa egin du.

Dioenez, trantsizioan hango sistemari beste itxura emateko eta Francoren kontra borrokatu ziren ezkerreko indarrak baztertzeko PSOE asmatu zuten bezala, gaur egun gauza bera egin nahi dutela. Orain, zehazki, Kataluniako erabakia baldintzapean jartzeko.

Salatzen du beldurra erabili izana hauteskunde kanpaina horretan. «Koska egiteko» eskatu dela botoa ematean, eta aipatzen du hemen ere jakin badakigula nola erabiltzen den beldur hori.

Baina, hain zuzen, hemen beste lekuetan baino hobeto dakigu oso modu desberdinetan uler daitekeela beldurra.

Ez dute beldur bera eragiten Rajoyren mehatxuek, Espainako nazionalitatea ukatuz edo Katalunia Europatik kanpo geratuko delaesanez, eztaM-15eko ekintzek eragiten zuten beldurra ere.

Gainera, hemen ere askotan ikusi dugu denak bihurtzen direla bakezale amorratuak hauteskundeetara begira, inolako lotsarik gabe. Ez genuke ahaztu behar nola erabili diren «negoziazioak» etekin elektoralak ateratzeko asmoarekin.

Ada Colauk behin eta berriro erakutsi duen moduan, «oportunismo elektoralistaren» at geratzea ezinbestekoa da edozein askatasun proiektu aurrera eramateko, eta ni bat nator harekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.