ZUZENDARIARI

Euskaldun berri bat Donostian

Manuel Ortubia.
Donostia
2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ni bezalako euskaldun berriek zailtasun handiak izan ditugu euskarazko ekitaldietara joateko, gure maila eskasak ez zigulako uzten; gero, gai sentitu gara gure irismenetik kanpo egiten ziren hainbeste gauza pixka bat ezagutzeko.

Hala ere, behar duguna da, beste edozein hizkuntzatan bezala, euskaraz murgiltzea. Euskal giroa aurkitzea, eta han sartzera ausartzea. Edota euskal giro hori guk geuk sortzea, Donostian. Nola? Lagun talde txiki bat sortuz, euskaltzalea, aisia euskaraz partekatzeko. Mintzapraktika bezalako talde bat, baina ez ikastaro bat egiteko, ez astero ordu bat eta kito. Lagun talde txiki bat, 3-4 pertsonakoa, libreki sartu edo uzteko, lagun gisa, nahi dugunean elkarrekin geratu eta euskaraz egiteko.

Ai, norbait halako talde batean interesatua balego, euskara batuan mintzo direnak edo alfabetatuak, 55 urtetik gorakoak, gizon zein emakume; eta lagun gisa, konpromisorik gabe sartu edo irteteko, eta kuota eta halakorik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE