ZUZENDARIARI

Euskalki berri bat sortzen ari ote da?

Urruña.
2017ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Ez dakit ohartu zareten, baina niri, behintzat, gero eta deigarriagoa egiten zait EITBko esatarien hizkuntzaren ahoskera, euskarari buruz ari naiz, alegia.

Badakit ur handitan sartzea izango litzatekeela euskal azentuaz aritzea hemen, batez ere jakinda hainbat aditu murgildu dela ur horietan, eta gaia nahiko konplexua dela.

Baina zer dela eta kazetarien ahotan hitzetik hortzera entzun beharra tankera honetako esaldiak: ípar haizea, Hégo Korea, ásko díra, ári naiz, ádos nágo... bi silaba duten hitz orotan, esango nuke azentua lehen silaban jartzeko ohitura hartu dutela, kontsigna bati jarraitzen ari balitzaizkio bezala, jakinik euskararen joera, orokorki, bigarren silaba azentuatzearena dela. Hizkuntzari ematen dioten musikaltasuna zeharo arrotza egiten zaigu euskaldun arruntei, eta euskara ikasten ari direnei a zer-nolako nahasdura sortzen dieten! Bidenabar, erran dezadan, Ipar Euskal Herrira joaterakoan edo etortzerakoan Biriátutik pasatzen garela eta ez Biriatútik.

Bestalde, albisteak ematerakoan, hizkuntzaren kadentzia edo erritmoa hainbeste desitxuratzen dute ezen totelak dirudite, zinez jasangaitza entzulearentzat. Hain zaila al da «normal» hitz egitea?

Bukatzeko, Jesus Eguzkizak orain dela gutxi egunkari honi esandako hitzak errepikatuko ditut:

«Mila hiztun totelek ez dute euskal komunitate bat sortuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.