Zuzendariari

Ez da ikurrina bakarrik

Igantzi.
2013ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskal banderari buruzko eskutitzak argitaratu dira BERRIAn. Orain arte ikurrina izan da euskaldun guztiena, baina, azken urteetan, batzuek Nafarroakoa proposatzen dute (aurrez, gauza bera egin zuten arrano beltzaren ikurrarekin). Erabili beharrekoa ikurrina dela uste zait. Iparraldean —abertzaletasuna ahulagoa den lurraldean— horretan ez dute zalantzarik. Baina arazoa ez datza hor bakarrik. Gizarte mailan gure sinboloak ez ditugu adostu. Egun, ez dago gehiengoak onartutako himnorik ezta ezkuturik ere.

Egunen batean, euskal eremua gauzatu ahal izateko, garrantzitsua izango litzateke aurrez sinboloen arloa finkatzea. Horretarako, gaur arte ia izan ez dugun elkarrizketaren kultura landu behar dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.