Uztailaren 3a zen, larunbateko21:30ak, gure lagun Serigne autobus geltokian ikusi nuenean. Asaldatuta zegoen, suminduta...kezkatuta, eta ez zen gutxiagorako.
Egun gogor bat izan ostean, —barkatu, bizi modu ikaragarri gogor bateko beste egun neketsu bat pasa ondoren—, Serigne puntual-puntual Zumarragara zihoan azken autobusaren zain zegoen geltokian.
Autobusa iritsi zen, baina oraingoan gidariak ez zion utzi Serigneri igotzen, bulto gehiegi zituela aitzakiatzat jarrita. Serignek ezin izan zuen gau hartan bere Zumarragako etxera autobusez joan... Gidari hura jakinaren gainean zen azken autobusa zela eta ez zuela beste modurik etxeratzeko, kale gorrian pasatu behar zuela gaua aurrean zuen beltzaranak.
Eta Serigneren aurpegi beltzaren ordez, nire aurpegi europarra ikusi izan balu, bera baino lau maleta gehiagorekin? Ez al zidan sartzen utziko? Edota gaur egun ospetsua den bere herritar Sadio Mane, Liverpooleko futbolaria izan balitz bere ordez, ez al zion sartzen utziko? Denok dakigu erantzuna...
Ezin da onartu horrelako jarrera xenofoborik, arrazistarik ezta klasistarik ere, eta gutxiago herritarren zerbitzura dagoen La Guipuzcoanan ez dago eskubiderik inori hori egiteko!
Ez naiz komunikabideetan idazteko ohitura duen pertsona bat, baina egoera honen aurrean... ezin isilik geratu!
ZUZENDARIARI
Ez dago eskubiderik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu