ZUZENDARIARI

Ez dut ezer ulertzen

Gasteiz.
2015eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Urrun ez den egun bateko goiz batean egunkaria hartu, eta hara zein bi albiste topatu nituen, bata bestearen atzetik.

Lehenengoan, EAEko Lehendakari Jaunak (hitz larriez hasita, noski, larria baita kontua) Estatu espainolak errespetatuko dituen (?) eta bozkatuak izango diren erakunde akordioak lortzeko helburua aipatzen zuen, Euskadi nazio gisa aitortua izan dadin (?).

Bigarrenean, Madrilgo legebiltzarreko Amaiurreko diputatu batek «babes sendo bat»(?) eskatzen zuen datozen hauteskundeetan, erabakitzeko eskubidea eta «euskal gatazka politikoaren irtenbidea» Madrilen «exijitzeko» (?).

Baina, besteak beste, Ibarretxe plana eta Kataluniako kontuaren adibideak ikusita.... inork pentsa al dezake Euskadi eta Espainiar Estatua maila berean jarriko dituen akordio bat lortzea eta gauzatzea posible dela? Inork pentsa al dezake Madrilen 5, 6, 7 edo 8 eserleku lortuz gero Estatu espainolari ezer «exijitu» dakiokeenik? Zergatik saltzen dizkigute noragabeko bideak, esperientziak argi eta garbi erakusten duenez? Ni izango al naiz gure herrian hau irakurtzean zur eta lur geratzen den zoro bakarra?

Barkaidazue, lagunok, baina ez dut ezer ulertzen. Eta zuek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.