Gasteiz

Ez zara enteratzen

Uxue Madariaga
2026ko abuztuaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nola izan daiteke posible zurekin sartzen diren pertsonei aurre ez egitea ez zarelako ohartzen zurekin sartzen ari direla? Benetan hori gertatzea posible da? Bai, nik ezagutu ditut horrelako pertsonak, eta noizbait defenditzen saiatzeagatik arazoetan sartu izan naiz.

Nirekin haserretzeko arrazoi bat daukate, nire arazoa ez den zerbaitetan sartu naizelako, eta hori horrela da. Baina nire laguna enteratzen ez bada, zerbait egin beharko da. Okerrena da lagun horrek esaten duenean «ez zenien hori esan behar»; izan ere, berak jarraitzen du haiekin hizketan eta ez da enteratzen beraz barre egiten dutela; egia esan, hasieran uste nuen tontoarena egiten zuela, baina gero konturatu nintzen ezetz, benetan ez zela konturatzen.

Nola izan daiteke posible hain enpanatuta egotea, non edozer esanda ere ez duzun erreakzionatuko (elkarrizketa batean lagun bati gertatutakoaz, norbaitekin sartzen direnean, zuzendariak zerbait agintzen duenean...)? Ba... Harritzekoa da, gero eta pertsona gehiagori horrelakoak gertatzen zaizkie. Zergatik? Sare sozialengatik, pantailengatik, tontoak izaten hasi garelako, ezer ez zaielako axola? Ez dakit, baina horrelako lagun bat izatea gogorra da, ez baitizu kasurik egiten zerbait kontatzen diozunean, eta beste errealitate batean biziko balitz bezala jokatzen duelako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA